Bergara eta Bilbora irteera antolatu du Zarauzko Kostan Elkarteak, hilaren 27rako

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 19a

Kostan elkarteak irteera antolatu du Bergarara hilaren 27rako. Bertako eraikin adierazgarriak bisitatuko dituzte parte-hartzaileek. Bazkaria Bergara bertan egin ostean, Bilboko Arte Ederretako museora joango dira, Dario de Regoyosen erakusketa bisitatzeko. Zarauztik irtengo da autobusa eta hiru geltokitan geratuko da: La Perlan, Sanz Enean eta San Pelaion. Interesa dutenek 45 euro sartu beharko dituzte La Caixako 21 0064 7214 2100 077494 kontu korrontean, izena zehaztuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide