Bideoa: Zuga-ren 8.urteurren festarako gonbidapena

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 19a

http://youtu.be/qZLeaQPvuiE

Larunbat honetan zortzigarren urteurrena ospatuko du Zumaiako Gazte Asanbladak. Hala, egun osoko egitaraua prestatu dute: 11.30ean hasi eta egun osoan zehar gazteen arteko olinpiadak izango dira. 14.30ean bazkaria egingo dute (txartelak Metro, Nikol eta Leize tabernetan daude salgai). Jarraian, kantu herrikoiez alaituko dute giroa. 18.30ean kalejira egingo dute herrian zehar. Azkenik, 22.30ean Atxurre punk-erromeria taldeak kontzertua emango du, eta ondoren karaokea egingo dute.

http://youtu.be/qZLeaQPvuiE  
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide