Salgai daude 'Arantzazu poema sinfonikoa'-ren bigarren emanaldirako sarrerak

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 19a

Larunbateko arrakastaren ostean, Arantzazu poema sinfonikoa-ren bigarren emanaldirako prestatzen ari dira Zarautz Abesbatza, Zarauzko Musika Banda eta Gabota dantza eskola. Azaroaren 30ean izango da, Arantzazuko santutegian 18:00etan. Jakinarazi dute sarrerak dagoeneko eskuragarri daudela. Interesa dutenek aurrez Zarauzko Turismo Bulegoan erosi ahalko dituzte, zortzi euroan. Egunean bertan ere salgai izango dira santutegian bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide