Santo Tomas azokan parte hartzera deitu ditu Zarauzko AEKk artisauak eta baserritarrak

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 19a

Urtero bezala, Zarauzko AEKk Santo Tomas azoka antolatuko du datorren abenduaren 21ean, euskara eta euskal produktuen sustapenari begira. Hori dela eta, eskualdeko artisau eta baserritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte. Horretarako, Zarauzko AEKra deitu (9431301757) beharko da,  edota urolakosta@aek.org helbidera idatzi abenduaren 5a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide