Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak 25 urte bete ditu eta hori ospatzeko ekintzen barruan, Poxpolo ta Konpaniarekin ekitaldi bat (euskeraz) antolatu du larunbaterako, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Zarauzko Modelo Zineman izango da, 17:30tatik aurrera. Sarrera bakoitzak lau euro kostako du eta dagoeneko salgai daude Sanz Enea kultur etxean.