Zestoan Santa Xexilitako emanaldiak

Nerea Uranga 2013ko azaroaren 18a

Zestoan Santa Xexili egunaren bueltan honako emanaldiak antolatu dituzte: Azaroak, 21, osteguna: 18:00etan, Kultur Etxean. Ertxiña Musika Eskolaren entzunaldia. Ondoren, R. Sarriegiren heriotzaren 100. urtemuga gogoratuz, Gipuzkoako beste musika eskolatan bezala, Zestoakoak ere kalejira egingo du danborrak joz. Azaroak 22, ostirala: iluntzean, Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira. Azaroak 23, larunbata: 20:00etan, Zestoako Musika Bandaren kontzertua, udaletxeko arkupetan. Azaroak 24, igandea: Parrokiko Abesbatzaren saioa eta Esteban Elizondo organo-jotzailearen emanaldia. Meza aurretik, 11:45ean, sarrera gisa, Aita Donostiaren lan bat interpretatuko du. Elizkizunean zehar, Eduardo Torres eta Jesus Guridiren piezak joko ditu. Azkenik, meza amaitu eta berehala, Guridiren eta Tomas Garbizuren pieza bana joko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide