Eskualdeko turismo webgunea berritu dute

Karkara.eus 2013ko azaroaren 18a

www.kostaldea.eu atariak urte batzuk daramatza martxan eta orain eguneratu egin dute

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Getaria, Orio, Zarautz, Aia eta Zumaiako turismo arduradunek elkarlanean daramatzate hainbat urte eskualdeko turismoa sustatzeko ahaleginean, kostaldea – costa vasca markarekin. Jarduera ugari egiten dituzte eta horien helburua kanpotarrei gure eskualdea erakutsi eta ezagutaraztea da. 

Duela urte batzuk eskualdeko turismoaren eskaintza webgune batean bildu zen. Orain berritu eta sarean jarri dute, orain arte zegoen webgunea zaharkituta geratu delako. Udal Elkartekoen ustez, webgune berria dinamikoagoa eta erakargarriagoa da eta, besteak beste, eskualdeko eskaintza eta berrien albisteak landuko dira. Irudi, mapa eta antzeko baliabidez hornituta dago, eta bilaketak arin eta erraz egin daitezke.

Webgune berriak lehen eskaintzen zuen informazioa baino osatuagoa izango du –jatetxeak, ostatuak, bisita gidatuak…– eta atal berriak erantsi dizkiete –itsas ondarea, albistegia…–.

Honako atal nagusi hauek ditu:

— Albisteak eta jarduerak
— Eskualdea, herriak, turismo bulegoak, gidak, planoak…
— Ostatuak
— Gastronomia
— Zer ikusi (museoak, Pagoetako Parke Naturala…)
— Zer egin (bisita gidatuak, esperientziak, oinezko ibilbideak, uretako ekintzak…)
— Natura guneak
— Hondartzak
— Itsas ondarea

Baina webguneaz gainera bestelako ekintzekin osatzen dute kanpora begira egiten duten lana. Hala, Udalek eta UKUEk elkarrekin antolatzen dituzte hainbat jarduera

eta kanpaina, adibidez, azaroaren hasieran gure herrietako turismo

eskaintza ezagutzera emateko Donostiako Bulebarrean karpa jarri zuten eta

bertan hainbat jarduera egin zituzten.

www.kostaldea.eu atariak urte batzuk daramatza martxan eta orain eguneratu egin dute

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Getaria, Orio, Zarautz, Aia eta Zumaiako turismo arduradunek elkarlanean daramatzate hainbat urte eskualdeko turismoa sustatzeko ahaleginean, kostaldea – costa vasca markarekin. Jarduera ugari egiten dituzte eta horien helburua kanpotarrei gure eskualdea erakutsi eta ezagutaraztea da. 

Duela urte batzuk eskualdeko turismoaren eskaintza webgune batean bildu zen. Orain berritu eta sarean jarri dute, orain arte zegoen webgunea zaharkituta geratu delako. Udal Elkartekoen ustez, webgune berria dinamikoagoa eta erakargarriagoa da eta, besteak beste, eskualdeko eskaintza eta berrien albisteak landuko dira. Irudi, mapa eta antzeko baliabidez hornituta dago, eta bilaketak arin eta erraz egin daitezke.

Webgune berriak lehen eskaintzen zuen informazioa baino osatuagoa izango du –jatetxeak, ostatuak, bisita gidatuak…– eta atal berriak erantsi dizkiete –itsas ondarea, albistegia…–.

Honako atal nagusi hauek ditu:

— Albisteak eta jarduerak
— Eskualdea, herriak, turismo bulegoak, gidak, planoak…
— Ostatuak
— Gastronomia
— Zer ikusi (museoak, Pagoetako Parke Naturala…)
— Zer egin (bisita gidatuak, esperientziak, oinezko ibilbideak, uretako ekintzak…)
— Natura guneak
— Hondartzak
— Itsas ondarea

Baina webguneaz gainera bestelako ekintzekin osatzen dute kanpora begira egiten duten lana. Hala, Udalek eta UKUEk elkarrekin antolatzen dituzte hainbat jarduera eta kanpaina, adibidez, azaroaren hasieran gure herrietako turismo eskaintza ezagutzera emateko Donostiako Bulebarrean karpa jarri zuten eta bertan hainbat jarduera egin zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide