Pasa dira sanmartinak eta haren inguruan egiten diren festak. Dena dela, Ortzaikan oilasko biltzen aritu zirenek, bildutakoarekin egiten duten afaria ostiral honetan, azaroaren 22an, kitatuko dute.
Baina Orion Ortzaikan bakarrik ez dute ospatu San Martin; Zaragueta Herri Eskolan ere festa egin zuten. Aian, berriz, Urdaneta auzoan izan zituzten festak.
Guk hiru tokietako irudiekin bilduma bat osatu dugu eta esteka honi jarraituz guztiak ikusteko aukera izango duzue.