Hegaztiei buruzko bideo bat emango dute bihar Zarautzen

Zarauzko Hitza 2013ko azaroaren 18a

Lertxuntxoa (Argazkia: Andoni Ruiz) Arkamurka Natur Taldeak eta Pagoeta Mendizale Elkarteak Txingudiko badiara irteera antolatu dute iganderako. Jaizubian hasi eta Guadalupetik barrena Plaiaundira iritsiko dira, bertan hegaztiak ikusteko. Mendizabal kinkiladendan eman beharko dute izena. Hegaztien erreinura gerturatzeko, aurrez Andoni Ruiz argazkilari zarauztarrak Hegaztiak...eta txori batzuk ikus entzunezkoa eskainiko du. Bihar, asteartea, izango da, 20:45etik aurrera natur elkartean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide