Aranburuk gero eta gertuago du WCT-ra igotzeko txartela

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 18a

Aritz Aranburua Quiksilver Pro France 2013 proban. Sasoian.info. Aritz Aranburuk gero eta gertuago du WCT-ra igotzeko txartela. Denboraldiko azken txanpan sartuta, Koro Hirukoitza deritzan Hawaiiko hiru probetan murgildu da. Oraingoz, lehenengoari heldu dio, Reef Hawaiian Pro txapelketari . Atzo 64. txanda gainditu zuen, C.J. Hobgood mendean hartuz; 7,5 eta 6,93 puntuko olatuak maniobratu zituen zarauztarrak. Txanda Ramzi Boukhiamek irabazi zuen, eta Aranburu bigarren izan zen. Orain, 32. txandan Dylan Goodale, Fredrick Patacchia, eta Nat Young izango ditu aurkari. Oraindik asko falta bada ere, txapelketa horretan nahikoa du lehen hamar postuetan sailkatzea datorren denboraldian WCT-n lehiatu ahal izateko berriro ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide