Gaur du azken eguna Espainiak 'ontziolen auziko' dirua bildu duela Bruselari jakinarazteko

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 18a

Sektoreak jakinarazi duenez, diru guztia biltzetik urrun dago Espainiako Gobernua. Ogasun Ministerioaren arabera, 126 milioi euro berreskuratu behar du, eta 50-60 milioi baino ez dituela bildu diote sektoreko ordezkariek. "Prozesua konplexua" dela arguditu dute gobernuko bozeramaileek, kontratuak banan-banan ari direla aztertzen, eta horrek zaildu egiten duela prozesua, "inbertsiogile gehienak atzerritarrak direlako". 2007 eta 2011 urte bitartean Espainian 190 ontzi eraiki ziren, horietatik 130  tax lease sistemaren bidez jasotako laguntzei esker. Haietako asko, gainera, Euskal Herrian egin zituzten. Pasa den uztailean Europako Batzordeak sistema horren bidez emandako  diru laguntzak legez kanpokoak direla ebatzi zuen, eta horiek itzultzera behartu. Ez ditu, ordea, ontzigintza sektoreak bueltatu beharko; inbertsiogile handiek baizik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide