Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa izango da gaur Kultur Etxean

Karkara.eus 2013ko azaroaren 15a

Gonbidapen gehiago banatu dituzten arren, guztiak agortuta daude

Arrakastatsua izaten ari da Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa. Realean jokatu zuen futbolari ohia da elgoibartarra eta, gazteleraz hasi bazen ere, futbol...

Gonbidapen gehiago banatu dituzten arren, guztiak agortuta daude

Arrakastatsua izaten ari da Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa. Realean jokatu zuen futbolari ohia da elgoibartarra eta, gazteleraz hasi bazen ere, futbolean jokatzen zueneko bizipenak euskaraz bizi-bizi kontatzen ditu.

Gaueko 22:30ean hasiko da saioa, eta hasierako 110 gonbidapenak baino askoz ere gehiago banatu diren arren, 170 guztira, ez da bat bera ere geratzen eskuratzeko moduan.

Asteburua umorez hasteko moduan izango dira, beraz, gaur Kultur Etxera bertaratzen direnak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide