Euria, haizea, elurra eta hotza. Horiek izaten ari dira azken bi egunetako protagonistak. Hainbat arazo sortu ditu Itxasperako eta Bentarako bideetan eguraldiak, luiziak tarteko.
Baina, horrez gainera, errioa emari handiarekin dator eta itsasoa ere gogor astintzen ari da. Aian elurra dago Ernion eta Ernio Txikin, eta Pagoetan ere bota du. Itxaspeko bidean izotz blokeak ikusi zitezkeen bota duen kazkabarra dela-eta.
Hemen ikusi ditzakezue Karkarak jaso dituen irudi guztiak.