Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Gaztetxoen Ibilaldi Neurtua antolatu du Agiro Mendi Taldeak iganderako, Mendi Astearen barruan. Eguraldi txarragatik ibilbidea aldatu egin dute antolatzaileek, hau da Zestoa-Iraeta-Ibañarrieta-Iraeta-Zestoa 8 kilometroko ibilbidea egingo dute. 09:00etan, Zestoako plazatik da irteera. Agirokoek azaldu dutenez, parte-hartzaileek hiru kontrol pasatu beharko dituzte euren txartelarekin eta parte-hartzaileei antolatzaileek emango diete jatekoa eta edatekoa.