Larunbat arratsaldetan Izarraitz frontoiko jolastokia 16:30etik 20:00etara bitartean egongo da zabalik eta 12 urte arteko haurrentzako izango da. Udaletik ohartarazi dutenez, 9 urte arteko haurrak heldu baten ardurapean egon beharko dute pilotalekuan bertan. 9 urtetik 12 urtera bitarteko haurrek, berriz, heldu baten harremanetarako kontaktua eman beharko diete jolaslekuan egongo diren zaintzaileei. Izan ere, jolaslekuan zaintzaileak egongo dira eta hauek haurren eskura hainbat jolas jarriko dute: pilotak, baloiak, badminton, mahai-jolasak, kartak... Iazko jolasez gainera berriak ere jarriko dituztela aurreratu dute.
Izarraitz pilotalekua larunbat arratsaldetan jolasleku bezala irekitzeko ekimena iaz jarri zuen martxan Azpeitiko Udalak orduan orokorrean balorazio positiboa egin zuen, "guraso zein harren jarrera egokia izan zen eta guztiz beharrezkoa eta baliagarria izan da pilotalekuko jolastokia neguan".