Hiru urte arteko haur txikientzako antzerkia izango da igandean

Baleike 2013ko azaroaren 15a

Urtaroetara jolastuko dugu? antzezlana aurkeztuko du Cantinelas teatro konpainiak igandean, sei hilabete eta hiru urte arteko haurrei zuzenduta. Bi saio egingo dituzte –12:00etan eta 13:00etan— 25 minutukoa bakoitza. Aita Mariko aforoa mugatua denez, pare bat gomendio-eskaera egin ditu kultura sailak: -Adinaren kontua errespetatzea (haur helduagoek ez baitute berdin gozatuko ikuskizunaz). -Haur txikiak izanik, ume-kotxeak eta gainontzekoak erabiltzen dituzte, baina aretoaren neurria ikusita, ahal den neurrian aipatutako ume-kotxeak aretora ez ekartzeko eskatu behar dizuegu.

Urtaroetara jolastuko dugu? antzezlana aurkeztuko du Cantinelas teatro konpainiak igandean, sei hilabete eta hiru urte arteko haurrei zuzenduta. Bi saio egingo dituzte –12:00etan eta 13:00etan— 25 minutukoa bakoitza. Aita Mariko aforoa mugatua denez, pare bat gomendio-eskaera egin ditu kultura sailak:

-Adinaren kontua errespetatzea (haur helduagoek ez baitute berdin gozatuko ikuskizunaz).
-Haur txikiak izanik, ume-kotxeak eta gainontzekoak erabiltzen dituzte, baina aretoaren neurria ikusita, ahal den neurrian aipatutako ume-kotxeak aretora ez ekartzeko eskatu behar dizuegu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide