Elurra ari du goizean goizetik Nafarroako, Arabako eta, batez ere, Gipuzkoako hainbat tokitan. Iragarrita zegoena baino baxuago ari da bazterrak zuritzen, eta goizean elurra 1.000 metrotik gora egingo duela, eta arratsaldean 700-900 metrora jaitsiko dela esan dute. Azpeitia inguruko errepide eta mendate gehienetan elurrik ari ez badu ere, Mandubiako gaina zurituta dago, eta tentuz gidatzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak.