Zimitorioa itxita dago Aian

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 15a

Aiako zimitorioak atzo zuen itxura (Aiora Larrañaga/Hitza) Astearen hasieran Aiako zimitorioko teilatua eusten dute habeetako bat hondoratu egin zen, eta Aiako parrokiak zimitorioa itxi egin du ezbeharrik gerta ez dadin. Orioko eta Aiako apaiz Unai Manterolak azaldu duenez, teilatua behera erori ez dadin errefortzuak jarri dituzte kaltetu den eremuan. Teilatuaren egitura ahal den azkarren konpontzeko asmoa dutela adierazi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide