Auzitegi Nazionala erabakitzen ari da Uzkudun eta beste 12 preso askatu ala ez

Ane Olaizola 2013ko aza. 14a, 10:36

Gaur arratsaldean aztertuko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileek 13 presoren kasuak, tartean Maritxu Uzkudun errezildarrarena. Estraburgoko Auzitegiak Parot doktrina-ren kontra ateratako epaiaren ostean, 13 lagun horiek libre utzi beste aukerarik ez dagoela aitortu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ere. Zigor aretoa bihar zen osoko bilkura egitekoa, baina gaur 16:00etara aurreratu dute. Fiskaltza aske uztearen alde agertu zen atzo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide