Kostaldea.eu webgunea berritu dute

Urola Kostako Hitza 2013ko aza. 14a, 04:00

Eskualdeko turismo eskaintza webgune bateratu batean, www.kostaldea.eu-n, bildu zuten duela hainbat urte Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegotako arduradunek. Orain berritu egin dute. Jakinarazi dute oraingoa «dinamikoagoa» dela, eta besteak beste, eskualdeko berriak ere landuko dituztela aurrerantzean. Orain arteko informazioa osatu dute—jatetxe, ostatu, bisita gidatuak... gehitu dituzte—eta atal berriak sortu. Irudi, mapa eta antzeko baliabidez hornituta dago gune berritua, eta bilaketak «arin eta erraz» egin daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide