Jabi Agirre, Sevilla IIko espetxean borrokan

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2013ko azaroaren 13a

Azpeitiko Sortutik gure kezka azaldu nahi dugu Sevillako espetxean dauden euskal preso politikoek jada 16 egun daramatzatelako gose greba eta borrokaldiarekin. Urriaren 28an hasi zuten gose greba 11 euskal presok, kilo asko galdu dituzte eta batek bere osasun egoerak txarrera egin duela-eta bertan behera utzi du protesta. Espetxe horretan itxialdiak eginez borrokaldian dira beste bi preso ere, tartean Jabi Agirre azpeitiarra. Lehenik eta behin, besarkada dat bidali nahi diogu Jabiri eta bere senide eta lagunei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide