Orion Pello eta Nikolasa dantzan jartzeko gazte bila dabiltza

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 13a

Pello eta Nikolasa erraldoiak (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Herriko festa eta ospakizunetan ezinbestekoak dira Pello eta Nikolasak Orioko erraldoiak eta Udaleko Festa batzordeak deialdia egin du erraldoiak dantzatuko dituzten gazteak aurkitzeko. Udaletik jakinarazi dute «egin beharreko lana ez dela zaila; baina indar eta trebetasun pixka bat» eskatzen duela. Interesa dutenek Orioko Festa Batzordearekin jarri behar dute harremanetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide