Gaitzak jota daude herriguneko hainbat zuhaitz

Baleike 2013ko aza. 13a, 12:00

Udazkenarekin batera herriguneko zuhaitzak kimatzen hasi dira. Zuloaga plazako platanoekin aritu dira gaur goizean eta parolbidekoekin jarraituko dute. Hainbat zuhaitz gaitzak jota daude eta neurriak aztertzen ari dira. Esate baterako, Gernikako arbolari onddo batek egin dio eraso, eta Amaiako plazako gorostiei kontxinilek. Udaberritik aurrera botika bidezko tratamendua egingo zaie. Platanoak oidioa gaitzak jota daude, baina ez dago garbi zein izan daitekeen erremedioa. “Azken aldian tenperatu epelak izan dira eta horrek gaitzak ekartzen ditu. Aurreko negua ez zen batere hotza izan, udaberria ere ez… Normala da onddoak eta bestelako gaitzak ugaritzea”, azaldu digu arbolak kimatzen ari den enpresako langile batek. Izan ere, herriguneko hainbat zuhaitz gaixotasunak jota daude. Platanoek, adibidez, oidioa gaitza dute. Ondorioak nabarmenak dira, hostoetan orban zuriak ateratzen baitzaizkie. Onddo honek hostoei bakarrik egiten die eraso, zuhaitzak ez du arriskurik, baina itsusitu egiten ditu. Gaitzari aurre egiteko, iaz erabaki zen platanoak ez kimatzea, indartuta gaitzari aurre egingo ziolakoan. Urtebete pasa da eta ikusi da neurria ez dela eraginkorra izan. Beraz, aurten platanoak kimatzea erabaki da, eta horretan ari dira dagoeneko. Gernikako arbola eta Amaiako plazako gorostiak ere gaixotasunak jota daude. Bi kasu hauetan, botikak erabiliko dira. “Gernikako arbolari iaz ere botika eman genion, baina kanpoaldetik, pulberizatuta. Oraingoan botika arbolaren [...]

Udazkenarekin batera herriguneko zuhaitzak kimatzen hasi dira. Zuloaga plazako platanoekin aritu dira gaur goizean eta parolbidekoekin jarraituko dute. Hainbat zuhaitz gaitzak jota daude eta neurriak aztertzen ari dira. Esate baterako, Gernikako arbolari onddo batek egin dio eraso, eta Amaiako plazako gorostiei kontxinilek. Udaberritik aurrera botika bidezko tratamendua egingo zaie. Platanoak oidioa gaitzak jota daude, baina ez dago garbi zein izan daitekeen erremedioa.

“Azken aldian tenperatu epelak izan dira eta horrek gaitzak ekartzen ditu. Aurreko negua ez zen batere hotza izan, udaberria ere ez… Normala da onddoak eta bestelako gaitzak ugaritzea”, azaldu digu arbolak kimatzen ari den enpresako langile batek. Izan ere, herriguneko hainbat zuhaitz gaixotasunak jota daude. Platanoek, adibidez, oidioa gaitza dute. Ondorioak nabarmenak dira, hostoetan orban zuriak ateratzen baitzaizkie. Onddo honek hostoei bakarrik egiten die eraso, zuhaitzak ez du arriskurik, baina itsusitu egiten ditu. Gaitzari aurre egiteko, iaz erabaki zen platanoak ez kimatzea, indartuta gaitzari aurre egingo ziolakoan. Urtebete pasa da eta ikusi da neurria ez dela eraginkorra izan. Beraz, aurten platanoak kimatzea erabaki da, eta horretan ari dira dagoeneko.

Gernikako arbola eta Amaiako plazako gorostiak ere gaixotasunak jota daude. Bi kasu hauetan, botikak erabiliko dira. “Gernikako arbolari iaz ere botika eman genion, baina kanpoaldetik, pulberizatuta. Oraingoan botika arbolaren barrura sartuko diogu, barrutik egin dezan lan”. Dena den, tratamenduak udaberritik aurrera egingo dira, behin negua pasa eta zuhaitzak berrindartzen direnean.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide