Uholdeak medio, Zarauzko hainbat gunetan arketak kendu dituzte

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 13a

Zarauzko Udaletik jakinarazi dute, goizaldeko 02:00etatik aurrera hasi dela ura herriko hainbat gunetan gainezka egiten. KSB Itur enpresako segurtasun langileak eman du lehen abisua. Urteta bidea ere urez gainezka zegoen ordurako, eta udaltzainek bi bideak itxi behar izan dituzte. Bizkaia kalea eta Zehar kalea inguruan ere asko egin du gora urak, eta ondorioz, etxebizitza batera  sartu da. Egoera "kezkagarria" izan da Asti bidean ere. Ura Negutoki baserrira sartu da, eta kalteak eragin ditu bi etxebizitzatan. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. Uholdeak izan dira Eroski saltoki handiaren atzealdean ere, Bizkaia kalean. Urak gainezka egin du Sanz Enea inguruan, eta baita Araba Kalean ere. Era berean, Urtetako zabortegitik 200 metrora lurjauzi bat  gertatu da. Egoera honen aurrean, arketak kendu dira herriko hainbat lekutan: Narrosen, San Inazio, Iturribiden eta Kale nagusian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide