Zuhaitz Gurrutxagak bakarrizketa saioa eskainiko du etzi Orioko kultur etxean

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 13a

Zuhaitz Gurrutxaga futbolista-ohi eta telebista-aurkezlearen Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa izango da datorren ostiralean, azaroak 15, kultur etxeko areto nagusian, 22:30ean hasita. Sarrera doan da, baina aldez aurretik jaso behar da kultur etxean. Udalak 110 gonbita prestatu ditu eta doan banatuko ditu agortzen diren arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide