Zestoako Udalaren diru laguntza araudia ezagutzeko elkarteentzat prestakuntza saioak antolatu dituzte

Nerea Uranga 2013ko aza. 12a, 18:38

Zestoako Udalaren diru laguntza araudi berria ezagutarazteko herriko elkarte eta taldeentzat prestakuntza saioak antolatu dituzte. Zestoako Udalbatzak uztailaren 23an onartu zuen Udalak herriko elkarteei diru laguntzak emateko agintaraua edo ordenantza. Udalak jakinarazi duenez, araudi horrek diru laguntzak emateko orduan hainbat aldaketa ekarriko ditu, "aldi berean, tresna garrantzitsua izango da herriko elkarteen funtzionamendua eta dinamika hobetzeko". Agintaraua ondo ezagutzeko herriko elkarteei eta taldeei zuzendutako prestakuntza saioak antolatu ditu orain Udalak. Jakinarazi du, datorren urtean Udalaren diru laguntzak jasotzeko antolatutako saioetan parte hartzea "ezinbestekoa" izango dela. Horrez gain, elkarte bakoitzetik gutxienez pare bat lagunek parte hartzea gomendatu dute udaletik. Guztira lau saio izango dira: - Azaroak 19, asteartea, 18:00etan, Kultur Etxean. Gaia: Diru laguntza araudia eta bere ezaugarriak: araudiaren aurkezpena, diru laguntzak emateko erabiliko diren irizpideak, plangintza egiteko metodologia... - Azaroak 26, asteartea, 18:00etan, Kultur Etxean. Gaia: Euskararen erabilera herriko elkarteetan. - Abenduak 10, asteartea, 18:00etan, Kultur Etxean. Gaia: Gizarte gaiak (berdintasuna, inmigrazioa...) eta ingurumen kontuak herriko elkarteetan. - Abenduak 17, asteartea, 18:00etan, Kultur Etxean. Gaia: Diru kontuak herriko elkarteetan: aurrekontuak, kontabilitatea, Ogasuna, Gizarte Segurantza...

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide