Finantza arduraduna kontratatuko du Zumaia Lantzen-ek aldi baterako

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 13a

Zumaia Lantzen erakundeak finantza arduraduna behar du. Hori dela eta, prozesua abiatu du sei hilabetez egun erdiko lanaldia bete dezan norbait aurkitzeko.Lanpostu horretara aurkezteko bi baldintza bete beharko ditu hautagaiak. Batetik, enpresa zientzien alorrean diplomaduna izan beharko, gutxienez. Bestetik, EGA edo titulu baliokideren bat izan beharko du, euskara maila erakusteko. Kontratatuko duten langileakelkartearen administrazioa eta kontabilitateaz arduratuko da. Era berean, aurrekontuak gauzatu eta horiei jarraipena egin beharko die, eta baita zergak tramitatu ere. Etxebizitzen sustapena kudeatu eta herritarreiere arre eman bearko die horrek. Interesa dutenek Lanbideren bidez egin beharko dute eskaera, Azaroaren 18a izango da horretarako azken eguna

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide