Mikel Labakari Azpeitian egingo dioten omenaldirako sarrerak salgai jarri dituzte

Nerea Uranga 2013ko azaroaren 12a

http://youtu.be/c_33PDQFWyU

  Gaur eguerdian Zubietan Labakaren omenaldia aurkezten (Reala) Mikel Labaka futbolari ohiari ostiralean (azaroak 15) Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian omenaldia egingo diote, 19:00etan. Realak Rayo Vallecanoren kontra jokatuko du omenaldiaren baitan. Lagun Onak Futbol Taldeak antolatu du kirol ekitaldia eta dagoeneko sarrerak salgai jarri ditu. Aurrez sarrerak erosteko aukera dago Garmendipe futbol zelaian, gaur, bihar eta ostegunean, 18:00etatik 20:00etara. Bazkideek tribunako sarrera 12 eurotan erosi dezakete eta ez bazkideek 15 eurotan. Sarrera orokorra bazkideek aurrez 10 euro ordaindu beharko dute eta ez bazkideek 12 euro. 5 eta 16 urte bitarteko haurren sarrera 5 euro izango da. Ostiralean sarrerak erosteko aukera 17:00etatik aurrera izango da Garmendipen, orduan bazkide eta ez bazkideentzako tribunako sarrera 15 euro da, orokorra 12 euro eta 5 eta 16 urte bitartekoena 5 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide