Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Itsasi Euskal Kultur Taldeak dantza suelto ikastaroa antolatu du, azaroaren 18an hasi eta abenduaren 18ra bitartean. Saioak Itsasiko lokaletan (Urola 6) izango dira, astelehenetan eta asteazkenetan, 21:00etatik 22:00etara. Doan da ikastaroa eta euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei zuzendurik dago. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek astelehenean (azaroak 18), 21:00etan, Itsasiko lokalera azaldu besterik ez dute.