Jon Maiak azaroaren 16an abestuko du Oiartzunen. Hara joan nahi duten bertsozaleek lehenbailehen har dezatela sarrera www.bertsosarrerak.eu webgunean, laster bukatzeko arriskua dago eta.
Herriko bertsozaleei joan-etorria errazteko, bertso eskolak autobusa antolatu du (sarrerarik ez da gordeko). Arratsaldeko 15:30ean irtengo da, Patxita Etxezarretako geralekutik. Txartel bakoitzak 5 € balio du eta eskura daude Inpernupe tabernan eta turismo bulegoan.
Finaleko txartelik ez Zumaian
Barakaldoko finalerako txartelak ere bixi-bixi ari dira saltzen, eta salmenta puntuetatik erretiratu egin dituzte, errazago kontrolatzeko. Aurrerantzean www.bertsosarrerak.eu webgunetik bakarrik erosi ahal izango dira, baita bazkaltzeko eta autobusean joateko txartelak ere.