Herritarrek ekarpenak egin ditzakete Zarautz Ehuntzen planaren baitan

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 11

Zarauzko Udalak Zarautz Ehuntzen plana sortu du, ehun egitasmoko udal plana. 2016a bitartean herriko hainbat ar landuko du hala, herritarren bizi kalitatea hobetze aldera. Ehun proiektuz osatuta badago ere, ez horietara soilik mugatuko. Hain zuzen, herritarrek ideiak proposatzeko aukera izango dute ehuntzen.info webgunearen bitartez. Bertan, 'Proposamenak' atalean klik egin eta galdeketa bete ostean egin ahalko dituzte iradokizunak. Udalak "ariketa errealista bat" egin du 100 proposamen horiekin, "promesa faltsurik gabe". Dena den, "ateak zabalik" ditu ekarpen berriak jasotzeko. Izan ere, Zarautz Ehuntzen planean zehaztutako ekimenez gain, "egunerokoak behar berriak" sorraraziko dituela dio, edota proiektuak egin heinean "urrats gehiago emateko beharra" sortuko dela. Horiek jaso, aztertu eta "lekurik izan ez dutenak" berraztertzeko konpromisoa hartu du,

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide