Gai sozialekin kezka eta ardura duten hainbat herritarrek banku etikoari buruzko hitzaldia antolatu dute asteazkenerako.
Fiare banku etikoa zer den eta dituen helburuak azalduko dituzte solasaldian eta baita bertan parte hartzeko modua ere. Hitzaldia 19:00etan da, Zestoako Kultur Etxean.