Bihar Arkaitz Astiazaranekin Euskal Herriko altxorretan barrena ikusentzunezkoa izango da (Arkaitz Astiazaran)
Aurtengorako ere antolatu du Zestoako Mendi Astea Agiro Mendi Taldeak, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Ekitaldiak bihar, asteartea (azaroak 12) hasi eta igandera arte izango dira. Haur, gazte eta helduei zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte oraingo honetan, herrigunetik auzoetara ere zabalduz programazioa. Hona hemen egitaraua osorik:
- Azaroak 12, asteartea: 20:00etan, Zestoako Gurutze Jubilatuen tabernan. Arkaitz Astiazaranekin,
Euskal Herriko altxorretan barrena bizikletaz ikusentzunezkoa.
- Azaroak 13, asteazkena: 17:00etatik 19:45era, Zestoako rokodromoan, haurrentzako eskalada tailerra.
- Azaroak 15, ostirala: 21:30ean, Aizarnan, Aranburu nekazal etxean, aitzuloen inguruko ikusentzunezkoa
Espeleo urratsak-harrien erraietan. Mikel Irure eta Ramon Martijarekin.
- Azaroak 15, ostirala: 19:00etan, Arroa Behean, Kultur Etxean.
GII-Gasherbrum II 8.097 metro emanaldia, Koldo Ruizekin.
- Azaroak 17, igandea: 09:00etan, Gurutzetik irtenda. Zestoa-Zestoa haurrentzako ibilaldi neurtua, goiz buelta.