http://youtu.be/91yWWqJWEUo
Memoriaren Eguna ospatu dute gaur eguerdian, Arrosaleda parkean eginiko ekitaldia. Udaleko alderdi guztietako ordezkariez gain, hainbat herritarrek parte hartu dut hamabost minutu inguru iraun duen ekitaldi xumean. Bakeolako Ainhoa Fernandez de la Bastidak Udaleko alderdi guztiek adostutako testua irakurri zuen, eta bertan, giza eskubideen defentsa aktiboa, bakearen kultura, balioen hezkuntza eta elkartasunean eta giza eskubideen urraketa jasan duten biktima guztien onarpenean “erakunde eredugarria” izateko “borondate irmoa eta konpromisoa” dutela adierazi zuen. Irakurketaren ondoren, minutu bateko isilunea egin zuten, eta bukatzeko, loreak utzi zituzten monolitoan. Era berean, liburu bat jarri zuten, jendeak bere gogoetak idatzi zitzan.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide