Herri kirol lehia San Martin bezperan

Aritz Mutiozabal 2013ko azaroaren 10a

Izetatarren erakustaldia Urdanetan (A.M) Getariako Askizu auzoan eta Aiako Urdaneta auzoan herri kirol lehia izan da nagusi gaur, San Martin egunaren bezperan. Askizun, auzoko bizilagunak Getariako beste auzo txiki bateko lagunen aurka aritu dira nor baino nor. Meagako bzilagunen aurka, alegia. Norgehiagokak ikusmin handia sortu du, eta jendetza bildu da Askizuko frontoi estalian. Are jende gehiago elkartu da Urdanetako frontoian. Etxeko harri-jasotzaileak, izetatarrak –lehena, bigarrena, hirugarrena eta lagugarrena, alegia–, 100 klioko bolarekin 500 jasoaldi egiten aritu dira. Ondoren, Murgertza aizkolariak zutikako enborra moztu dute. Arratsaldean, berriz, dema jaialdia izango da. Askizuko bizilagunak zuriz eta eta Meagakoak gorriz, Askizun (A.M).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide