XII. Klarinete Maratoiari agur esan diote amaiera kontzertuarekin

Aritz Mutiozabal 2013ko azaroaren 10a

ZUMB eta Klarinete Maratoiko ikasleak, Maria eta Jose aretoan (A.M) Zumaiako XII. Klarinete Maratoia azken txanpara iritsi da, eta agurtzeko amaierako kontzertua eskaini dute gaur eguerdian maratoiko ikasleek eta Zumaiako Udal Musika Bandak. Emanaldia Maria eta Jose Ikastetxeklo areto nagusian izan da, eta Carlos Casado irakasle eta ekitaldiko zuzendariaren bakarkako erakustaldiarekin hasi da. Ondoren, Mikel Emezabalen gidaritzapean, guztiak batera aritu dira. Atsedenaldian, laukote lehiaketako sari banaketa eta irabazleen emanaldia izan da. Aurten, hainbat tokitatik etorritako 70 ikasle izan ditu Klarinete Maratoiak. Carlos Casado, Klarinete Maratoiko zuzendaria (A.M)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide