Eskualdeko enpresek krisiari aurre egiteko zein estrategia darabiltzate?

Onintza Lete Arrieta 2013ko azaroaren 7a

Gaur egun zertan ari diren kontatu diote UROLA KOSTAKO HITZA-ri altzari, informatika eta gitarra enpresa banak. Azpeitikoa da Codis altzari enpresa, eta Zarauzkoak, berriz, Aner informatika enpresa eta Enrique Keller gitarra enpresa. Haietako kudeatzaileek eman dituzte azalpenak.
Krisia ez da puntuala, gelditzeko etorri da eta estrategiaz aldarazi digu"
Jose Maria Ansola, Aner informatika enpresako kudeatzailea (O.L.A./Hitza)   Zarauzko Aner informatika enpresak kanpora jotzea erabaki du krisiari aurre egiteko. Zarauztik Gasteizerako bidea ireki zuen aurrena; Madrilera (Espainia) eta Bartzelonara (Herrialde Katalanak) gero. Eta krisia bete-betean iritsi zenean, Kolonbiarako bidea hartu zuen. Bulegoa zabaldu du han, eta inguruko herrialdeetan ere sartzeko asmoa du. «Software-a globalizatu egin da eta ez dugu beste aukerarik», azaldu du Jose Maria Ansola kudeatzaile zarauztarrak. Irakurri elkarrizketa.    
Bi bezero berri lortu ditugu Vietnamen eta Kuwaiten"
Pablo Evelyn, Enrique Keller enpresako kudeatzailea (O.L.A./Hitza) 1944an sortu zen Enrique Keller enpresa Zarautzen. Egurrezko jostailuak eta harmonikak egiten hasi, eta handik urte batzuetara gitarra klasikoak egiten hasi zen.  Gaur egun gitarrak ekoizteaz gain musika instrumentuen banatzaileak ere badira Hego Euskal Herrian, Espainian eta Portugalen. Gitarra klasikoa ere ekoizten dute Zarauzko lantegian, eta 50 herrialdetan baino gehiagotan saltzen dute. 81 langile ditu enpresak, baina krisiagatik murrizketak egin behar izan dituzte ekoizpen arloan. Hiru urte daramatza Pablo Evelynek enpresako kudeatzaile lanetan, eta argi du Zarauzko bizilagunak nora jo behar duen enpresak. Irakurri elkarrizketa.        
Sei enpresa elkartu eta hotelak hornitzen ari gara"
Bainugeletako altzariak egiten dituzte Azpeitiko Codis enpresan. 1987an sortu zuten, familia enpresa bat da, eta 20 langile ditu. 2008an hasi ziren beraien produktuak esportatzeko lehen pausoak ematen, eta gaur egun bertan nahiz Europako hainbat herrialdetan saltzen dituzte altzariak. Habic egurraren cluster-eko partaideak ere badira. «Dena du ona klusterrak», azaldu du Joseba Arregi enpresako kudeatzaile azpeitiarrak. Hain justu, Azpeitian du bulegoa egurraren industria indartzeko sortutako elkarteak. Irakurri elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide