San Martinak Urdanetan eta Ortzaikan

Karkara.eus 2013ko azaroaren 8a

Zaragueta Herri Eskolan ere "Udazkeneko festa" egiteko baliatuko dute San Martin eguna

Azaroaren 11n da San Martin Eguna eta horren harira festa giroa izango da nagusi Aiako Urdaneta eta Orioko Ortzaika auzoetan.

Urdanetan joan zen igandean hasi ziren festak Jubilatuen Egunarekin eta datorren aste bukaeran berriz helduko diete jaiari azaroaren 12ra arte. Askotariko ekintzak izango dira festetan: musika, bertsolariak, trikitilariak, herri kirolak… Ohikoak izaten dira erronkak eta demak auzoko festetan eta

Urdanetako San Martinetan ere ez da horrelakorik faltako. Igande

eguerdian, esaterako, marka berria jartzeko saiakera egingo dute Izeta I.k, Izeta II.k, Izeta

III.k eta Izeta IV.ak. 100 kiloko bolari 500 jasoaldi baino gehiago ematea izango dute helburu. Herri kirolak bukatutakoan, pilota txapelketako irabazleak sarituko dituzte eta San Martin jaietako afariak zozketatu.

Bestalde, arratsaldean auzoko idi eta behorren arteko dema egongo da

Izetako Joxe Ramonen eta Mahaia Beheko Manoloren idi pareen eta Indate

Berriko behorren artean. 20 minutuan zeinek plaza gehiago egin!

Hona hemen festetako egitaraua:

Azaroak 8, ostirala

  • 22:30ean: Mus txapelketa, Indamendi Elkartean.
  • 23:30ean: Ihes naiz taldea, Ximorren.
  • Ondoren, taberna irekita.

Azaroak 9, larunbata

  • 16:00etan: Gorriti eta bere animaliak.
  • Ondoren, txokolate beroa bizkotxoekin, ume eta helduentzat.
  • 21:00etan: Txahal jana, frontoian.
  • Afalostean, Peñagarikano eta Irazu bertsolariak eta Izer eta Alabier trikitilariak.
  • 00:00etatik aurrera, Ximor irekita.

Azaroak 10, igandea

  • 11:30ean: Meza nagusia.
  • 12:00etan: Palaz binakako finala.
  • Ondoren, harri-jasotzaileak.
  • 17:00etan: Idi eta behorren arteko dema.
  • 22:30ean: Laja eta Lutxurdio trikitilariekin erromeria.

Azaroak 11, astelehena

  • 11:00etan: Meza nagusia.
  • Ondoren, auzoko

    emakumeen patata tortilla lehiaketa.

  • 12:00etan: Auzotarrak herri kiroletan: trontzan, txingak eramaten, lokotxak biltzen, zaku karreran… Haritz eta Asier Sudupe trikitilariek girotuta.
  • 22:30ean: Argilaurdenak taldea, Ximorren.

Azaroak 12, asteartea

  • 07:00etan: Diana.

  • 07:30: Auzoko gazteak baserriz

    baserri oilasko-biltzen Izer eta Narbaiza trikitilarien laguntzaz.

  • 21:00: Bildutako oilaskoekin

    auzo afaria, Indamendi Elkartean.

  • Ondoren, erromeria Izer eta Narbaiza trikitilariekin, Ximorren.
  • 23:30: Patata-dantza, Ximorren.
  • 00:00: Traka zaratatsua.

 

San Martinetako ospakizunak Ortzaikan

Orioko Ortzaika auzoan ere ospatzen dituzte San Martinak.  Astelehenean, San Martin Egunarekin batera hasiko dira festak eta azaroaren 22ra arte luzatuko.

Azaroak 11, astelehena

  • 10:30: Meza nagusia, San Martinen.

  • Segidan, hamaiketakoa, Patxi Etxeberria eta Egoitz Eizagirre bertsolariekin.

  • Ondoren, toka eta sagar-biltzea.
 

Azaroak 14, osteguna

  • 21:00: Mutil ardokoen afaria.

 

Azaroak 15, ostirala

  • 22:30: Mus txapelketa, Oliden jatetxean.

 

Azaroak 16, larunbata

  • 06:00etan: Oilasko-biltzea.

  • 17:00etan: Ume jolasak.
  • Ondoren, txokolate jatea.
  • 19:00etan: Triki-poteoa, herrian barrena.

  • 21:00etan: Erromeria-afaria, Gari eta Iñaki trikitilariekin. Txartelak salgai, Olidenen eta Kutixin. 


Azaroak 17, igandea

  • 11:30ean: Herri kirol apustua Aia eta Orioko taldeen artean.

  • Ondoren: Bailarako bazkaria, Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.
 

Azaroak 22, ostirala

  • 21:00etan: Oilasko-biltzekoen afaria.


Zaraguetan Herri Eskolan udazken festa

Orioko Zaragueta Herri eskolan ere festarako aitzakia izango da San Martin Eguna, Udazkeneko festa ospatuko baitute egun horretan bertan. Arratsaldean ikasle eta irakasleek urte sasoi honetako

kantuekin hasiko dute saioa eta ondoren, gurasoek prestatutako gaztaina erreak jateko aukera izango dute. Festa bukatzeko buruhandiak aterako dira musikaz alaituta.

 

 

Zaragueta Herri Eskolan ere "Udazkeneko festa" egiteko baliatuko dute San Martin eguna

Azaroaren 11n da San Martin Eguna eta horren harira festa giroa izango da nagusi Aiako Urdaneta eta Orioko Ortzaika auzoetan.

Urdanetan joan zen igandean hasi ziren festak Jubilatuen Egunarekin eta datorren aste bukaeran berriz helduko diete jaiari azaroaren 12ra arte. Askotariko ekintzak izango dira festetan: musika, bertsolariak, trikitilariak, herri kirolak… Ohikoak izaten dira erronkak eta demak auzoko festetan eta Urdanetako San Martinetan ere ez da horrelakorik faltako. Igande eguerdian, esaterako, marka berria jartzeko saiakera egingo dute Izeta I.k, Izeta II.k, Izeta III.k eta Izeta IV.ak. 100 kiloko bolari 500 jasoaldi baino gehiago ematea izango dute helburu. Herri kirolak bukatutakoan, pilota txapelketako irabazleak sarituko dituzte eta San Martin jaietako afariak zozketatu.

Bestalde, arratsaldean auzoko idi eta behorren arteko dema egongo da Izetako Joxe Ramonen eta Mahaia Beheko Manoloren idi pareen eta Indate Berriko behorren artean. 20 minutuan zeinek plaza gehiago egin!

Hona hemen festetako egitaraua:

Azaroak 8, ostirala

  • 22:30ean: Mus txapelketa, Indamendi Elkartean.
  • 23:30ean: Ihes naiz taldea, Ximorren.
  • Ondoren, taberna irekita.

Azaroak 9, larunbata

  • 16:00etan: Gorriti eta bere animaliak.
  • Ondoren, txokolate beroa bizkotxoekin, ume eta helduentzat.
  • 21:00etan: Txahal jana, frontoian.
  • Afalostean, Peñagarikano eta Irazu bertsolariak eta Izer eta Alabier trikitilariak.
  • 00:00etatik aurrera, Ximor irekita.

Azaroak 10, igandea

  • 11:30ean: Meza nagusia.
  • 12:00etan: Palaz binakako finala.
  • Ondoren, harri-jasotzaileak.
  • 17:00etan: Idi eta behorren arteko dema.
  • 22:30ean: Laja eta Lutxurdio trikitilariekin erromeria.

Azaroak 11, astelehena

  • 11:00etan: Meza nagusia.
  • Ondoren, auzoko emakumeen patata tortilla lehiaketa.
  • 12:00etan: Auzotarrak herri kiroletan: trontzan, txingak eramaten, lokotxak biltzen, zaku karreran… Haritz eta Asier Sudupe trikitilariek girotuta.
  • 22:30ean: Argilaurdenak taldea, Ximorren.

Azaroak 12, asteartea

  • 07:00etan: Diana.
  • 07:30: Auzoko gazteak baserriz baserri oilasko-biltzen Izer eta Narbaiza trikitilarien laguntzaz.
  • 21:00: Bildutako oilaskoekin auzo afaria, Indamendi Elkartean.
  • Ondoren, erromeria Izer eta Narbaiza trikitilariekin, Ximorren.
  • 23:30: Patata-dantza, Ximorren.
  • 00:00: Traka zaratatsua.

 

San Martinetako ospakizunak Ortzaikan

Orioko Ortzaika auzoan ere ospatzen dituzte San Martinak.  Astelehenean, San Martin Egunarekin batera hasiko dira festak eta azaroaren 22ra arte luzatuko.

Azaroak 11, astelehena
  • 10:30: Meza nagusia, San Martinen.
  • Segidan, hamaiketakoa, Patxi Etxeberria eta Egoitz Eizagirre bertsolariekin.
  • Ondoren, toka eta sagar-biltzea.
 
Azaroak 14, osteguna
  • 21:00: Mutil ardokoen afaria.
 
Azaroak 15, ostirala
  • 22:30: Mus txapelketa, Oliden jatetxean.
 
Azaroak 16, larunbata
  • 06:00etan: Oilasko-biltzea.
  • 17:00etan: Ume jolasak.
  • Ondoren, txokolate jatea.
  • 19:00etan: Triki-poteoa, herrian barrena.
  • 21:00etan: Erromeria-afaria, Gari eta Iñaki trikitilariekin. Txartelak salgai, Olidenen eta Kutixin. 

Azaroak 17, igandea
  • 11:30ean: Herri kirol apustua Aia eta Orioko taldeen artean.
  • Ondoren: Bailarako bazkaria, Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.
 
Azaroak 22, ostirala
  • 21:00etan: Oilasko-biltzekoen afaria.


Zaraguetan Herri Eskolan udazken festa

Orioko Zaragueta Herri eskolan ere festarako aitzakia izango da San Martin Eguna, Udazkeneko festa ospatuko baitute egun horretan bertan. Arratsaldean ikasle eta irakasleek urte sasoi honetako kantuekin hasiko dute saioa eta ondoren, gurasoek prestatutako gaztaina erreak jateko aukera izango dute. Festa bukatzeko buruhandiak aterako dira musikaz alaituta.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide