Boto gehien jaso dituzten proiektuak

Ane Olaizola 2013ko azaroaren 7a

Eskualdekoak
  • 98 boto. Urolako trenbide zaharreko bidegorria egokitu, bi zatitan, Zestoa-Lasao eta Zestoa-Zumaia. Beste bidegorri zati batzuk egokitu. Egina dagoen zatia mantendu eta garbitu.
  • 52 boto. Elikadura subirautza bultzatzeko plana egin, baserrigunean eta landa eremuak babesteko eta berreskuratzeko.
  • 39 boto. Basoen aprobetxamendu integraleko antolaketa plana egin, baserri-bide, mendi-bide, bidegorri, erreka eta ibaiaren garbiketa eta mantenu lanak jasoko dituena. Bertako espezieak landatzea sustatu, eta laguntzak eman landaketetarako eta zaintzarako.
  • 34 boto. Mendietan bidezidorrak txukundu, eta mendi-ibilbide erakargarria egin.
  • 33 boto. Enplegua sortzeko kooperatibak eratu.
  • 26 boto. Energia burujabetza lortzeko plangintza egin, tokiko energiari lehentasuna emanez.
  • 22 boto. Haur eta gazteentzako tailerrak eta ekitaldiak, berdintasuna sustatzeko. Jokabide ez lehiakorrak erakutsi, elkar-laguntza bultzatzeko.
  • 19 boto. Bailarako dibertsifikazioa bultzatu, sektore berritzaileko enpresak sorraraziz. Honako informazioa izateko erabili daiteke finantzazio hau: bailarako enpresen konpententzia esentzialak identifikatu, ahalmen teknologikoa eta ez teknologikoa hausnartu...
  • 16 boto. Mugikortasun arazoak dituztenentzat azpiegiturako sarbideak hobetu.
  • 14 boto. Herri bakoitzeko oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuak martxan jarri.
Herrietakoak
  • Errezil. Baserri bideak konpondu eta katalogatu. Herri eskolako irisgarritasuna hobetu; duela 19 urte eraiki arren, irisgarritasun gabezia handiak ditu.
  • Azkoitia. Eguneko zentroa erdigunera jaitsi. Eraikin bat horretarako egokitu.
  • Beizama. Kultura jarduerak sustatu. Kultura zirkuituak eta sortzaile berriak bultzatu.
  • Zestoa. Herriguneko irisgarritasun arazoa konpondu, Idazpi auzoan batez ere. Aipatu dute Ekainberriko egokitzapen lanak direla eta arrapala eraiki zutela, baina finantziazio arazoengatik mekanikarik gabe dagoela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide