Sanmartinetako egitarauak, herriz herri eta auzoz auzo

Ane Olaizola 2013ko azaroaren 8a

Lasaoko sanmartinetako irudi bat (Nerea Uranga/Hitza) Errezilen, esaterako, herriko festak ospatuko dituzte. Estraineko aldiz, baikailao txapelketa jokatuko dute, sanantonioetan paella txapelketak izan zuen harreraren ondotik. «Bazkaltzera 60 lagun inguru elkartu ginen, eta formatua asko gustatu zitzaigun», diote antolatzaileek. Larunbatean izango da egitasmoa, herrian giroa eguarditik has dadin sustatzeko. Horrez gain, herriko produktuen azokak 25. urteurrena beteko du igandean. Errezilgo sagarrak, babarrunak eta baserritarren bestelako produktuak jarriko dituzte salgai, eta gazta tarta lehiaketa ere egingo dute. Igande arratsaldean, berriz, herriko gazteen herri kirol jaialdia izango da, eta antolatzaileen arabera, inoiz baino emakume gehiagok hartuko dute parte bertan. Azkoitiko San Martin auzoan, berriz, apenas izango dituzte festak aurten. Aspaldiko urteetan ez bezala, mus txapelketa soilik egingo dute Ardatz elkartean. Hango batzordeak adierazi duenez, elkartea «egoera ekonomiko txarrean» dago, eta hori izan da festak ez antolatzeko arrazoietako bat. «Horrez gain, lantegi handia eskatzen duela esan izan digute, eta horrek ere atzera bota gaitu», adierazi dute. Dena den, udalak argitu du aurreko urteetan bezala diru laguntza emateko prest dagoela aurten ere. Aurten, momentuz behintzat, ez da umeen txokolatada eta jolasik izango, ezta igande goizeko hamaiketakorik ere. Dena den, ohiturari jarraituz kanpai festak hartuko du auzoa astelehenean, San Martin Egunean, eta haur eta heldu ermitako kanpaiak astintzen arituko dira egun osoan zehar. Errezilen eta Azkoitian ez ezik, Aiako, Getariako, Azpeitiko, Zestoako eta Orioko auzoetan ere ospatuko dituzte sanmartinak. AZKIZU AUZOA (GETARIA) Azaroak 8, ostirala. - 21:30. Mus txapelketa. Azaroak 9, larunbata. - 21:00. Bailarako ezkonduen eta bikoteen afaria. Izen ematea 943-14 06 41 telefonoan. - Ondoren. Erromeria Laja eta Narbaizarekin. Azaroak 10, igandea. - 11:00. Meza nagusia. - Jarraian. Herri kirolak: Askizuko gazteak Meagako gazteen aurka. - Gero. Gorriti eta bere animaliak. Lopetegi ahizpak arituko dira trikitia jotzen. Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna. - 11:00. Meza nagusia. - Ondoren. Ahari jokoak, Arruti eta Eskudero trikitilariekin. - Gauean. Erromeria, Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin. Azaroak 16, larunbata. - 21:00. Gazteen afaria. Izena emateko 943-14 06 41 telefonora deitu, hilaren 12a baino lehen. Izer eta Alabier trikitilariak izango dira. SAN MARTIN AUZOA (AZKOITIA) Azaroak 8, ostirala. - 22:00. Mus txapelketa, Ardatz elkartean. Izen ematea 21:30ean hasiko da, eta bikote bakoitzak 20 euro ordainduko du. 688- 61 57 71 telefonora deituta eman daiteke izena. Lehenengo bikoteak 200 euro jasoko du, eta bigarrenak 100 euro. Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna. - Egun osoan. Kanpai festa. - 09:00-13:00/ 15:00-iluntzera arte. Ondaregune museoa zabalduko dute ermitan. - 17:30. Meza, ermitan. BUZTINZURIKO ERREBALA (AZPEITIA) Azaroak 8, ostirala. - 20:00. Txupinazoa. - 20:00. Bertso afaria, Agin Rezola eta Amaia Agirre bertsolariekin. - Ondoren. Goizaldeko ordu txikiak arte, trikitilariak. Azaroak 9, larunbata. - 11:00. Txistulariak. - 12:00. Trikipoteoa eta luntxa. - 16:00. Txokolatea eta jolasak. - 16:30. Sokamuturra. SAN MARTIN EGOITZA (AZPEITIA) Azaroak 11, astelehena. - 10:30. Meza nagusia. - 11:45. Asteari hasiera ematea, Azpeitiko udal ordezkariak han direla. Egoiliarren pregoia eta emanaldia, Iraurgi ikastetxeko umeekin. - 17:00. Amaia eta bere gitarra taldearen musika emanaldia. San Martin egoitzako asteak aste osoan iraungo du. ERREZIL Azaroak 8, ostirala. - 16:30. Txupinazoa haurren eskutik eta gaztetxoen kalejira egingo dute. Ondoren, haur jolasak. - 19:00. Triki-poteoa, Lidiarekin eta Unairekin. - 21:00. Herri afaria egingo dute, Errezileko Akerra elkarteak antolatuta. - Afalostean. Haurren dantza emanaldia. - 00:00. Erromeria Dantzadirekin. Atsedenaldian, txinga lehiaketa. Azaroak 9, larunbata. - 12:00. Bakailao lehiaketa. - 13:00. Bazkaria. - 15:30. Mus txapelketarako izena ematea hasiko da eta 16:00etan, mus txapelketa, Borondegin. Sariak: lehen saria, txapela eta bildutakoaren %50; bigarrena, bildutakoaren %30; eta, hirugarrena, bildutakoaren %20. - 18:00. Triki-bertso-poteoa. - 20:00. Pintxo eta sagardo dastaketa. - 23:00. Erromeria Gugaz taldearekin. - 02:30. Urki DJaren emanaldia. Azaroak 10, igandea. - 11:30. XXV. Herriko produktuen azoka eta horren barruan gazta eta tarta lehiaketa. - 12:00. Gaztetxoen krosa. - 17:00. Herriko gazteen arteko herri kirol lehiaketa Irazu eta Larrañaga aizkolariekin. Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna. - 11:00. Meza, parrokian. - Meza ondoren, hamaiketakoa Borondegin. Azaroak 17, igandea. - 10:30. Meza eta bideo emanaldia elizan. - 14:00. Bazkaria, Borondegin. LASAO AUZOA (AZPEITIA-ZESTOA) Azaroak 8, ostirala. - 20:00. Txupinazoa. - 20:30. Bertso afaria, Agin Rezola eta Amaia Agirre bertsolariekin. - Ondoren, trikitilariak goizaldeko ordu txikiak arte. Azaroak 9, larunbata. - 15:30. Haurrentzako puzgarriak, frontoian. - 17:00. Txokolate-jana. Azaroak 10, igandea. - 11:30.  Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira eta Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka. Salda egongo da. Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna. - 11:00. Meza nagusia, Zestoako Parrokiako abesbatzarekin. - Meza ondoren, argazki zaharren erakusketa. SAN MARTIN AUZOAN (ORIO) Azaroak 11, astelehena. - 10:30. Meza nagusia. - Jarraian. Hamaiketakoa bertsolariekin. - Ondoren. Toka eta sagar biltzea. Azaroak 14, osteguna. - 21:30. Mutil Ardokoen afaria. Azaroak 15, ostirala. - 22:30. Mus Txapelketa Oliden Jatetxean. Azaroak 16, larunbata. - 06:00. Oilasko biltzea. - 17:00. Ume jolasak eta txokolatada. - 19:00. Triki poteoa herrian barrena. - 21:00. Erromeria eta afaria izango da, Gari eta Iñaki trikitilariekin. Azaroak 17, igandea. - 11:30. Aia eta Orio arteko herri kirol apustua. - Eguerdian. Bailarako bazkaria trikitilariekin. Azaroak 22, ostirala. - 21:00. Oilasko biltze afaria egingo dute. URDANETA AUZOA (AIA) Azaroak 8, ostirala. - 22:30ean. Mus Txapelketa Indamendi Elkartean. - 23:30etik aurrera. Ximor irekiko dute, eta Mantisa musika taldeak kontzertua. Amaitzean tabernak irekita jarraituko du. Azaroak 9, larunbata. - 16:00etan. Gorriti eta bere animalien Gorriti’s show  saioa. - Ondoren. Txokolate beroa eta bizkotxoak banatuko dituzte. - 21:00. Txahal Jana. Peñagarikano eta Irazu bertsolariak eta Izer eta Alabier trikitilariak. - Afaldu ondoren. Bertso saioa eta erromeria izango da. - 00:00etan. Ximor taberna irekiko dute. Azaroak 10, igandea. - 11:30. Meza nagusia izango da. - 12:00etan. Palaz binakako pilota partiduen finalak. - Ondoren. Izeta I, Izeta II, Izeta III eta Izeta IV marka jartzen saiatuko dira. 100 kiloko bolarekin 500 jasoaldi egin beharko dituzte Izetatarrek. Bitartean, Mugertza aizkolariak zutikako enborra moztuko du. - 17:00etan. Dema jaialdia. Azaroak 11, astelehena. San Martin Eguna. - 11:00.  Meza nagusia. -Ondoren: tortila patata lehiaketa egingo dute. - 12:00: auzotarren arteko herri kirolak egingo dituzte. - Gauean: Argilaurdenak musika taldearekin trikiti saioa izango da Ximor tabernan. Azaroak 12a, asteartea. Oilasko biltz eguna. - 07:00. Diana. -  07:30. Auzoko gazteak baserriz baseri hasiko dira oilasko biltzen, Izer eta Narbaiza trikitilarien laguntzaz. - 21:00. Bildutako oilaskoekin auzo afaria egingo dute Indamendi Elkartean. - Ondoren. Izer eta Narbaizar trikitilariek erromeria saioa eskainiko dute Ximorren, giroa berotuz. - 23:30. Patata dantza izango da Ximorren. - 00:00. Jaiei amaiera emateko traka zaratatsua botako dute auzoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide