Poster bat aurkeztuko du Arturo Elosegik Natur Zientzien Topaketan

Karkara.eus 2013ko azaroaren 7a

Datorren asteburua, azaroaren 9an eta 10ean, Donostian izango diren Natur Zientzien Topaketetan izango da Arturo Elosegi Euskal Herriko Unibertsitateko Landare Biologia eta Ekologia saileko ikerlaria. Ibaien funtzionamendutik proiektu ezberdinetara: EHUko ibai ekologia taldearen aurkezpena izenburupean ibai arroen baitan eman daitezkeen mehatxuak aztertzetik ateratako zenbait ondorio plazaratuko ditu bertan Elosegiren taldeak (Ibon Aristik, Maite Arroitak, Joserra Diezek, Lorea Floresek, Aitor Larrañagak eta Arturok berak osatutakoa). Hiru proiekturen emaitzak jasotzen ditu, hain zuzen, posterrak:

  • Compleaxtream: orden txikiko

    ibaiertzetako basoetan eta ibaietan urteetan egin den kudeaketa dela-eta, ibaiek konplexutasun estrukturala galdu egin dute. Egur hilagehituta

    konplexutasun estrukturala berreskuratu eta bertako bizidunen emendio

    bat eta hainbat prozesuren funtzionamendu egokiago bat lortu dituzte.

  • Scarce: ibai mediterraneoarretan, aldaketa globalaren aurrean gehien

    mehatxaturiko ekosistemetan, aldaketa handiak espero dira euren

    funtzionamenduan. Ibai ekosistemetako prozesuak ikertuz ibai horietako

    inpakturik garrantzitsuenen ondorioak identifikatzen dituzte.

  • Abstract: zentral hidroelektrikoak zein oinarrizko ur-horniketak

    tarteko, ibaietatik gero eta ur gehiago ateratzen du gizakiak. Emaria

    murrizteak ekosistema horien habitat fisikoan, komunitate biologikoetan

    zein funtzionamenduan izan ditzakeen ondorioak aztertu dituzte.

Topaketa bukatu artean egongo dira ikusgai parte hartzen duten poster guztiak, Elosegirena barne. Larunbat arratsaldean, berriz, poster saioa izango da 18:00etan hasita. Saio horretan lanari buruzko azalpenak eta galderak erantzun beharko ditu Elosegiren taldekide eta bekadun den Maite Arroitak, Arturo bera Kolonbian baita kongresu batean.

Datorren asteburua, azaroaren 9an eta 10ean, Donostian izango diren Natur Zientzien Topaketetan izango da Arturo Elosegi Euskal Herriko Unibertsitateko Landare Biologia eta Ekologia saileko ikerlaria. Ibaien funtzionamendutik proiektu ezberdinetara: EHUko ibai ekologia taldearen aurkezpena izenburupean ibai arroen baitan eman daitezkeen mehatxuak aztertzetik ateratako zenbait ondorio plazaratuko ditu bertan Elosegiren taldeak (Ibon Aristik, Maite Arroitak, Joserra Diezek, Lorea Floresek, Aitor Larrañagak eta Arturok berak osatutakoa). Hiru proiekturen emaitzak jasotzen ditu, hain zuzen, posterrak:

  • Compleaxtream: orden txikiko ibaiertzetako basoetan eta ibaietan urteetan egin den kudeaketa dela-eta, ibaiek konplexutasun estrukturala galdu egin dute. Egur hilagehituta konplexutasun estrukturala berreskuratu eta bertako bizidunen emendio bat eta hainbat prozesuren funtzionamendu egokiago bat lortu dituzte.
  • Scarce: ibai mediterraneoarretan, aldaketa globalaren aurrean gehien mehatxaturiko ekosistemetan, aldaketa handiak espero dira euren funtzionamenduan. Ibai ekosistemetako prozesuak ikertuz ibai horietako inpakturik garrantzitsuenen ondorioak identifikatzen dituzte.
  • Abstract: zentral hidroelektrikoak zein oinarrizko ur-horniketak tarteko, ibaietatik gero eta ur gehiago ateratzen du gizakiak. Emaria murrizteak ekosistema horien habitat fisikoan, komunitate biologikoetan zein funtzionamenduan izan ditzakeen ondorioak aztertu dituzte.

Topaketa bukatu artean egongo dira ikusgai parte hartzen duten poster guztiak, Elosegirena barne. Larunbat arratsaldean, berriz, poster saioa izango da 18:00etan hasita. Saio horretan lanari buruzko azalpenak eta galderak erantzun beharko ditu Elosegiren taldekide eta bekadun den Maite Arroitak, Arturo bera Kolonbian baita kongresu batean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide