Arnasguneen tailerra antolatu dute Udalak eta Artzapek astearterako

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 7a

Getariako Udalak eta Artzape Euskara Elkarteak Arnasguneen tailerra antolatu dute getariarrak euskararen garrantziaz jabetzeko. Bi saio egingo dituzte; asteartean bata eta hilaren 26an bestea, biak 19:00etatik 21:00etara. Arnasguneen tailerrak UEMAk, Kontseiluak, Topaguneak, EMUN-ek, Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herrian Euskarazek elkarlanean sortu zituzten eta euskaldunen garrantziaz eta euskararen iraupen eta sustapenean duten paperaz kontzientziatu nahi dituzte herritarrak. «Arnasguneak euskara bere kabian sentitzen den bilguneak dira, euskara inork eraso gabe etxeko nagusi sentitzen den eremua. Getaria esate baterako». Udalak eta Artzapek jakin badakite hizkuntza batek aurrera egiteko «bera nagusi den esparruak behar dituela, arnasguneak alegia». Horregatik, getariarrak euskararen egoeraren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi dituzte. Saioak parte-hartzaileak eta dinamikoak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide