Zarauzko PSE-EEk ordenantza fiskalak krisi garaira moldatzeko eskatu du

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 7a

Krisi garaian «garrantzitsuena» herritarrak zergekin ez «kargatzea» dela nabarmendu du Zarauzko PSE-EEk. Horiek dagoeneko «nahiko kaltetuta» daudela langabezia tasa altua eta PPren lan erreformaren ondorioz. Hori dela eta, Zarauzko Udalak herritarren «karga arindu» eta bertako enpresa txikiak mantentzen lagundu behar duela adierazi du alderdi horrek. Era berean, udalak enpresa berriak sustatu behar dituela dio, lanpostu berriak sortzeko. Etxe hutsen jabeei gainordaina kobratzearen alde agertu da, horiek «merkatura atera eta alokairua bultzatzeko» modua baita. Baina ez dago bigarren etxebizitzei %150eko errekargua ezartzearen alde. Hori dela eta, aurreko urteko zenbatekoa mantendu eta etxe hutsak merkaturatzeko bidea aztertzen jarraitzeko eskatzen dio Udal Gobernuari. Horrez gain, alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko proiektuak abiarazi ditzan galdegin dio, egun «guztiz geldituta» baitaude. Halaber, zenbait tasa izozteko eskatu du, estolderia, hondakinak eta saneamenduaren gainekoak, esaterako. Jarduera eta negozio berriak  martxan jarri edota  berritu nahi dituztenei dituztenei hobariak emateko ere proposatu du. Bestalde, tasa eta prezio publikoak %1,9 igo beharrean, gehienez %1,5  garestitzeko gomendatu dio Udal Gobernuari. «Ez ditugu Udal Gobernuak proposatutako ordenantza fiskalak babesten, krisi garairako nahikoa ez direlako».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide