Gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ezagutzeko eta sentitzeko leku izenak ikertuz

Karkara.eus 2013ko aza. 7a, 11:01

Iturraran parketxeak antolatuta, azaroaren 9an izango da irteera irekia

Kutxa gizarte ekintzaren babesean, irteera berezia antolatu dute Iturraran Parketxeko arduradunek datorren azaroaren 9rako, larunbaterako. Iturraran Parketxetik abiatu eta Pagoet...

Iturraran parketxeak antolatuta, azaroaren 9an izango da irteera irekia

Kutxa gizarte ekintzaren babesean, irteera berezia antolatu dute Iturraran Parketxeko arduradunek datorren azaroaren 9rako, larunbaterako. Iturraran Parketxetik abiatu eta Pagoeta Parke Naturaletik atera gabe (Pagoeta-Aia-Elordi), euskal leku-izenak aztertzeko aukera izango da egun horretan. Hizkuntza eta ekologia kontzeptuak landuz, gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ezagutzeko eta sentitzeko helburuz antolatu dute txangoa, goiz buelta. Azalpenak euskaraz izango dira.

10:00etan hasi eta 13:00ak ingurura arte luzatuko da ibilaldia. Parte hartu nahi duten helduek 5na euro ordaindu beharko dituzte eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrek 3na euro. Bestalde, bertaratzeko interesa dutenei aurrez erreserbatzeko gomendioa egin nahi diete parketxeko arduradunek. 943 835 389 telefonora deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora idatzi beharko dute horretarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide