Gesalagak, Zumetak eta Atxegak irabazi dute Orioko surf txapelketa

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko azaroaren 7a

«Olatu onak eta ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera» izan zuten Orioko XX. Surf Txapelketan. (Argazkia: Orioko Surf Taldea) Itsaso egokia ezinbestekoa izaten da surf txapelketak antolatzerako orduan. Hasiera batean Orioko XX. Surf Txapelketa irailaren 21an eta 22an antolatzekoak ziren, baina itsasoaren egoerak hitzordua atzeratzera bultzatu zituen antolatzaileak. Pasa den asteburuan jokatu zen txapelketa eta 2 eta 3 metro inguruako olatuak izan zituzten, «txapelketa ikusgarria izan zen» azaldu dute antolatzaileek. Azkenean Open mailan Liber Gesalaga izan zen txapelduna, 16 urte azpikoen txapela Lander Zumetarentzat izan zen eta Bodyboar mailan Mikel Atxega izan zen onena. Antolatzaileek jakinarazi dute «giro ona» izan zutela. Txapelketa ondo amaitzeko marmitako goxo bat bazkaldu zuten «festa giro ederrean». Orioko 20. Surf Txapelketako sailkapena OPEN 1.- Liber Gesalaga 2.- Andoni Fernandez 3.- Eneko Ostolaza 4.- Iñigo Fernandez 16 URTEZ AZPIKO MAILA 1.- Lander Zumeta 2.- Paulo Argibe 3.- Unai Duran 4.- Ignacio Zaldua BODYBOARD 1.- Mikel Atxega 2.- Karlos Rodriguez 3.- Unai Zabala 4.- Unai Zubizarreta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide