Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2014ko Ordenantza FiskalakZergakOndasun Higiezinen gaineko Zerga. KPI adina igoko da.
- Menditxoko ezbeharraren ondorioz, euren etxebizitzetan ez dauden familiak ez dute zerga ordaindu beharrik izango.
- Egoera ekonomiko zaila duten familiek hobariak izango dituzte.
- Ohikoak ez diren etxebizitzei %50eko errekargua ezarriko zaie. Horrela, hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzea lortu nahi du udalak.
Ibilgailuen gaineko Zerga. Igoera ibilgailuearen zaldi potentziaren araberakoa izango da. Gero eta zaldi potentzia handiagoa, orduan eta igoera handiagoa izango du zergak.
- Zerga hori ordaintzeak udan portuan doan aparkatzeko eskubidea ematen die herritarrei.
TasakHondakinak.
- Organikoa sailkatzen dutenentzat KPI adina igoko da.
- Organikoa sailkatzen ez dutenentzat %10 igoko da.
- Auzokonposta edo autokonposta egiten dutenek %20ko hobaria izango dute.
Portuko TAO. Izoztu egingo dute. Orduko 1 euro eta egun guztiagatik 9 euro ordainduko da.
Hilerriko zerbitzua. KPI adina igoko da.
Kiroldegiko zerbitzua. KPI adina igoko da.
Musika eskolako tasa. KPI adina igoko da.
Tailer eta ikastaroen prezioak. KPI adina igoko dira.
Grabazio tasa eta aulkiak uzteagatik ordaindu beharreko tasa. Izoztu egin dute.