(Argazkia: Zarauzko Udala)
Zarautz Ehuntzen egitasmoaren barruan, baserri eta landa bideak egokitzen ari da udala. Santa Barbara auzoan, Alleme herri bidean, dagoeneko asfaltatze lanak egin dituzte, eta aste honetan, besteak beste, Arizia baserrira doan hormigoizko herri bidea konpontzeko lanekin hasi dira.