Neska gazteen asanblada egingo dute ostiralean, Zarauzko kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 6a

Etxerako bidean beldurrik pasatzen al duzu? Zer da indarkeria sexita? Nola egin diezaiokegu aurre? Halako galderak erantzun eta "parrandan, gauean, goizean, kalean... lasai ibili nahi" dutela aldarrikatuko dute herritarrek ostiralean. Neska gazteen asanblada antolatu dute arratsaldeko 17:30erako, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Herritarrak bertaratzera animatu dituzte, "denok dugu eta zer esan eta zer ikasia".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide