Rafa Rueda musikariak kontzertua eskainiko du bihar, Zarauzko Euskalduna tabernan

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 6a

Punta-puntako gonbidatua izango da Kafe Torero egitasmoaren ikasturte berriko lehen hitzorduan, bihar: Rafa Rueda. Santu Guztien Eguneko zubia zela eta, ohiko hitzordua—hilabeteko azken ostegunetan egin ohi dituzte Kafe Toreroren baitako ekitaldiak—atzerratu zuten. Hala, bihar iluntzeko 21:30etik aurrera Euskalduna tabernan kontzertua eskainiko du musikari bizkaitarrak. Enaren geometria diskoko abestiak aurkeztuko ditu bertan. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek www.kafetorero.com edota www.rafarueda.net webguneak bisita ditzakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide