Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiral (azaroak 8) arratsaldean Kontaidazu ipuin bat ekimenaren baitako ipuin kontaketaren saio berri bat izango da, Zestoako liburutegiko haurren txokoan. 17:30ean hasiko da saioa eta 4 eta 6 bitarteko haurrei zuzendutakoa izango da oraingo hau. Ostiralean ipuin kontalari lanak Maider Arregik egingo ditu.